Zein egutegi finkatu erronka antolatzeko ikastetxe batean ? Noiz informatu burasoak, ikasleak, elkarteak ? Zenbat denbora kontatu behar da ikasleekin desafioa prestatzeko ? Antolakunde bakoitzak bere libertate osoa du bere gisara egiteko, nahi duen erritmoa segituz, bainan bertzeek izan esperientzia baiatzea errexago da. Hara hemen 3 webgune etapa horiei buruz zehaztasunak ekartzen dituztenak : Edupax.org, Econseil.org eta 10jourssansecransurrugne.org
Orokorki, 4 aldi agertzen dira 10 Egunez Pantailak Utzi proiektuaren antolakuntzan
- Muntaketa aldian, lan tadea batek proiektuaren ildo nagusiak eraikitzen ditu.
- Prestakuntza : fase hortan, burasoak, ikasleak eta partaideak proiektuaz informatzen ditugu. Desafioa ikasleei proposatua zaie. Nahi duten guziekin, kirolariak bezala, elkarrekin prestatzen eta trebatzen dira aurkari ikaragarrien kontra partidu baten eramateko (pantailen aintzinean ahal beainbat atxiki nahi gaituzten kaptologoen kontra)
- Desafioaren iragaitea : bakoitzak desafioa ahal bezain ongi eramaiten du 10 egunez, libro, zintzoki, eta elkartasunean
- Ebaluaketa eta bilana : maiz gutietsia den faseada, alta funtsezkoa da. Hasia den lanak bere fruituak zinez ekar ditzan ondoko aste eta hilabeteetan.
Hara 3 gune 4 aldi oriek zehazten dituztenak :
Edupax.org Ecoconseil.org 10jourssansecrans.org/#planning