Maiatzaren 14tik 23ra 32 herritako 5.710 haur eta gazteri aisi pantailak uzteko erronka hasiko dute. Kazeta.eus-ek jakinarazi duenez, aste honetan 10 eguneko erronka bereziari ekingo diote hainbat eskoletako haur eta irakaseek; baietz 10 egunez pantailarik gabe! Euskal Herriko, Biarnoko, Ariexako eta Alsaziako 49 eskoletako haur zein hezkuntz arloko langileek parte hartuko dute desafioan. Hala, bihar hasi eta hilaren 23a arte, telebista, tableta, ordenagailu, bideo joko eta sakelakorik ezingo dute erabili. Horren ordez, eskolak, gurasoek, herriak, edo elkarteek antolatutako jardueretan parte hartzera daude gonbidatuak. Hauek dira Baxe Nafarroako ibarrean antolatutako ekintzak. Gehiago jakiteko : https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hamar-egun-pantailarik-gabe-gai-zara