« Gure bizitzan, gero eta leku gehiago hartzen dute pantailek, zaila sahiestea », diote desafioaren sustatzaileek. « Gure mendean bizi behar dugularekin ados izan arren, 10 egunez pantailak utzi desafioak emendatuz doaz urtez urte ». Haurtzaindegi eta ikastetxeek, ume eta nerabeek, irakasleek, gurasoek, medikuntza edo hezkuntza arloko profesionalek, artistek, hautetsiek eta lekuan lekuko elkarteek parte hartuko dute erronka honetan, pantailekin dugun harremanari buruzko hausnarketa kolektiboa eramatea helburu.
Gehiago jakiteko :https://www.argia.eus/albistea/hamar-egunez-pantailak-utzi-desafioa-egingo-dute-euskal-herriko-hainbat-ikastetxetan