Konfiantza gurasoek beren seme-alabekin igaroko duten denbora berriro pentsatzeko aukera da. Aisialdi digitaleko industria prest dago dagoeneko eskuragarri dagoen arreta ahalik eta gehien harrapatzeko. Guraso gehienek seme-alabentzako pantailetan gehiegikeria saihestu nahi dute. Denbora librea hobeto aprobetxatzen ikasteko aukera ere da sormenezko jarduerak eta familiako elkarrizketak sustatzeko. Hemen partekatzeko ideia sinple eta dibertigarri sorta bat da.

  1. BIZKOTXO BAT EGITEA
    Etxean dituzun osagaiekin, prestatu bizkotxo bat edo beste edozein errezeta.
  2. ITZALEN TEATROA
    Moztu kartulinazko siluetak eta makil batean itsatsi. Atera linterna eta… magia!
  3. ANTZERKITXOAK GRABATZEA
    Ideia bat pentsatu, pertsonaiak pentsatu eta grabatu ezazu eszena, iragarki edo sketch dibertigarri bat.
  4. PUXIKA BATEKIN BOLEIBOL-era JOLASTEA
    Puxika bat baduzu, puztu ezazu eta antolatu boleibol partida bat egongelan.
  5. MAHAI JOLASAK BERRESKURATU
    Partxisa, monopolia, skattergories-a,… kendu hautsa hain gustuko zenituen jolasei eta gozatu.
  6. KEINUAK EGITERA EDOTA PELIKULETARA JOLASTEA
    Klasikoen artean klasikoena, beti funtzionatzen duena.
  7. ATZAZKALAK MARGOZTEA
    Eskuetakoak, hanketakoak,… erabil itzazu kolore ezberdinak edota margozteko modu ezberdinak, diberti zaitez.
  8. PERTSONAIA EZAGUN BAT ELKARRIZKETATZEA
    Imajinatu pertsonaia ezagun bat elkarrizketatzen duzula eta egin galdera dibertigarriak.
  9. ETXEAN ZEHAR MEZUAK EZKUTATZEA
    Hartu post-it-ak eta ezkutatu mezuak etxetik. Aurkitzen duenari irribarre bat aterako diozu.
  10. KUXINEKIN GERRAK
    Tentsioak askatu eta barre egiteko modu eraginkorrena.
  11. ZURE LOGELA BERRANTOLATZEA
    Altxariak lekuz aldatu eta emaiozu aire berri bat zure logelari.
  12. KOREOGRAFIA BAT ASMATZEA
    Aukera ezazu abesti bat eta asma ezazu koreografia martxoso bat.
  13. ERRETRATOAK MARGOTZEA
    Batek posatu eta besteek marraztu. Zein da dibertigarriena? Zeinek dauka antz gehien?
  14. IRRATSAIO BAT GRABATZEA
    Imajina ezazu irrati programa bat duzula. Zer kontatuko zenien zure entzuleei? Ze musika jarriko zenuke? Grabatu eta entzun.
  15. PELIKULA BAT BIKOIZTEA
    Edozein pelikuletako eszenak ahotsik gabe hartu eta jarri ahotsa. Elkarrizketa gero eta absurdoagoa izan, dibertigarriago.
  16. MAHAI POLIT BAT PRESTATZEA
    Gaur denbora duzunez, prestatu ezazu mahai polit bat, gosarirako, meriendarako, afarirako,…
  17. ABESTI BAT ASMATZEA
    Aska ezazu zure erritmoaren zentzua eta konposatu ezazu sentimenduz betetako abesti bat
  18. YOGA EGITEA
    Mugi ezazu mahaia eta bihur ezazu egongela yogako gela gisa.
  19. MOZORRO DESFILEAK
    Denak balio du. Zabaldu armairua eta jolastu konbinazio posible guztiekin.
  20. “IZANGO BANINTZ…”era JOLASTEA
    Animalia bazina, zein izango zinateke? Zergatik? Eta planeta bat, janari bat, arropa bat…bazina?
  21. ZURE ZUHAITZ GENEALOGIKOA IDAZTEA
    Atera paper bat eta arkatza eta erreproduzitu ezazu zure zuhaitz genealogikoa.
  22. ARKATZEKIN ZIRKUITU BAT EGITEA
    Atera zure arkatz eta errotulagailu guztiak etxeko pasilloan kotxeentzako zirkuitu bat montatzeko.
  23. TXABOLA BAT EGITEA
    Batu manta eta oihalak eta egin istorioak kontatu eta merienda jateko txabola on bat.
  24. EGUNEROKOA IDAZTEA
    Idatzi egunero egiten duzuna. Orain gauza gutxi dela irudituko zaizu, baina etorkizunean eskertuko duzu.
  25. PAPEREZKO HEGAZKINAK
    Egin paperezko hegazkinak eta jarri hegan.
  26. POEMA BAT ASMATZEA
    Atera barruan duzun poeta eta idatzi poema bat. Ez du axola ez badu errimatzen.
  27. PICTIONARY-ra JOLASTEA
    Arkatza eta papera bakarrik behar dituzu. Saia zaitez besteek asma dezatela zer marrazten duzun; ezin duzu hitz egin.
  28. SUPER HEROIAK MARTXAN
    Bakoitzak botere bat aukeratzen du eta jolasa hasten da.
  29. ILEAPAINDEGI SESIOAK
    Ez da ileapaindegi arrunt bat. Orrazkera zoroek bakarrik balio dute.
  30. IPUINETAKO PERTSONAIAK
    Ipuin bat kontatzea, bakoitzak pertsonaia bati ahotsa jarrita.
  31. COLLAGE BAT EGITEA
    Atera itzazu aldizkari zaharrak eta sortu ezazu pertsonaia dibertigarri bat edota ezinezko paisaia bat.
  32. KOMIKI BAT IDAZTEA
    Koadrodun paper bat hartu eta komiki tira bat sortu.
  33. DILISTA BAT LANDATZEA
    Hartu dilista edota txitxirio bat eta jarri pote baten kotoi bustian sartuta.
  34. ESKUTITZ BAT IDAZTEA
    Aukeratu zuretzako berezia den pertsona bat eta idatzi iezaiozu eskutitz bat.
  35. ORIGAMIA EGITEA
    Paperezko itsasontzi bat, pajarita bat,… aurkitu ideiak eta erabili irudimena.
  36. EBAKIGARRIAK EGITEA
    Marraztu ezazu pertsonaia bat, moztu eta egin erropak, osagarriak,…
  37. EGONGELAN PIKNIK BAT EGITEA
    Prestatu mokadu bat, atera mantel bat eta montatu piknik bat egongelan.
  38. TXOTXONGILOAK GALTZERDIEKIN
    Aurkitu galtzerdi zahar bat, josi botoiak begi bezala eta sortu zure txotxongiloak.
  39. EZEZAGUNAK AFARIAN
    Jolastu afalorduan zure familiarekin ezezagunak izango bazinete bezala. Zertaz hitz egingo zenukete? Diberti zaitezte.
  40. KILIMEN GERRA
    Taldeka, denok denen aurka,… kilima gerra.
  41. KARAOKE BAT EGITEA
    Aukeratu zure mikrofonoa eta abestera.
  42. ZINEA EGONGELAN
    Prestatu sarrerak, palomitak,… Zine forum bat ere montatu dezakezue.
  43. EZKUTAKETA INGLESA
    1, 2, 3,… inor ez dadila mugitu.
  44. ZUGANDIK GUSTATZEN ZAIDANA
    Esan ahoz gora edota idatzi zure familiakoengandik gehien gustatzen zaizuna.
  45. AHOKORAPILOAK
    Zein da ezagutzen duzun aho-korapilo zailena? Esan dezakezu erratu gabe bizkorrago?
  46. JARRERAK IMITATZEA
    Txanda bakoitzean batek egiten du modelo lana eta egiten duen dena imitatu behar da. Gero eta postura arraroagoak, dibertigarriago.
  47. ARMIARMA SAREA
    Bihur ezazu pasabidea armiarma sare. Zinta, artile,… erabili ditzakezu. Alde batetik bestera gurutzatu behar da, baina ukitu gabe.
  48. GAUEKO AKANPADA
    Gau ezberdin bat? Denok lotara etxeko egongelara, udako akanpaleku bat bezala.
  49. “MARKAPAGINA”K EGITEA
    Papera, kartulina, gometsak,… erabilita.
  50. PERTSONAIAK ALDATZEA
    Partaide bakoitzak, beste bat aukeratu behar du eta bera izango balitz bezala jokatu. Ezinezkoa barrerik ez egitea.
  51. ELKARBANATUTAKO ISTORIOA
    Bat hasten da, eta narratzailearen papera pasatuz doa.
  52. OINAREKIN MARRAZKIAK EGITEA
    Gai al zara oinekin zure izena idatzi edota aurpegi bat marrazteko? Agian harrituko zara edota barre algaraz lehertuko zara; ea zer ateratzen den.
  53. TXISTEAK KONTATZEA
    Ziur mila aldiz kontatu duzula. Baina nori ez zaio gustatzen txiste bat?
  54. MASAIAK EMATEA
    Maukak jaso eta eman ezazu masaia dakizun ondoen. Gero, jasotzea dagokizu.
  55. EZINEZKO AURPEGIAK
    Batek ahalik eta keinu arraroenak egin behar ditu eta gainontzekoak ezingo du barrerik egin. Lortu ahalko duzue?
  56. KATAPULTA BAT EGITEA
    Hartu goilara eta egin zure katapulta paperezko pilotekin. Nor heltzen da urrutien?
  57. ASMATU ABESTIA
    Hitzek ez dute balio. Tarareatu edo aukeratu silaba bakarra. Zein abesti da?
  58. ARGAZKI DIBERTIGARRIAK
    Atera mugikorra eta egin argazki dibertigarriak: salto egiten, keinuak egiten, … zein dibertigarria den gero ikustea.
  59. EKILIBRISTA
    Zinta baten gainetik mugi zaitez ekilibrista bat bezala.
  60. DOMINO EFEKTUA
    Atera pieza edo liburu batzuk eta jarri ilaran. Begira zeinen bizkor erortzen diren. Gero eta gehiago hobeto.
  61. ALTXORRAREN MAPA
    Ezkutatu objektu bat eta marraztutako zure etxeko plano baten kokatu. Aurkitzeko gai zara?
  62. MARRAZKIA ELKARLANEAN
    Egin edozein zirriborro paper baten. Hurrengoak, zentsua duen marrazki bat egiteko erabili beharko du.
  63. PAPEREZKO “KOMEKOKO”AK
    80ko hamarkadara bueltatu gara. Montatu ezazu paperezko “komekoko” bat eta ikusi zer dagoen solapen azpian.
  64. UMETAKO ABESTIAK
    Gogoratu zure umeekin txikitako kantak.
  65. KANASTA
    Otzara bat, kubo bat… erabili ditzakezu.
  66. HOTZ ETA BERO
    Ezkutatu objektu bat eta aurkitu espazioan mugitzen. Hurbil dagoenean, bero da eta urruti dagoenean, hotz. Ezkutatu ahalik eta ondoen zailagoa izateko.
  67. TELEFONO APURTUA
    Pentsatu esaldi arraro bat. Pasatu zure eskumakoari oso azkar esanda. Zer heltzen zaio azkenengoari?
  68. ALTXORRAREN BILA
    Pista batek betera garamatza. Altxorra aurkitzeko gai izango al zarete?
  69. ZENTZUGABEKERIAK
    Batek gauza bat esaten du. Hurrengoak zerikusirik ez daukan beste zerbaitekin erantzuten dio. Ea nork aguantatzen duen denborarik gehien barrerik egin gabe.
  70. PERTSONAIAK ASMATZEA
    Batek pertsonaia bat pentsatzen du. Besteek galderak egiten dizkiote nor den asmatzeko. Erantzunak bai ala ez soilik izango dira.

Iturria :

https://estacionbambalina.com/70-ideas-faciles-para-jugar-con-ninos-dentro-de-casa/